Zabalik dago matrikula-aldia Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioan.
Berrikuntzak dakartza 2014ko urrian hasiko den Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioak. Batetik, saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean egingo diren saioetan.
Formatuan aldaketaAste barruko saio presentzialetik, asteburuko saio trinkoetara egin du jauzi Euskal Kulturgintza Transmisioa aditu tituluaren (EKT) bosgarren edizioak. Hala, aurreko edizioetan ez bezala, oraingo honetan, ikasle eta hizlariak hilean behin elkartuko dira, hileko asteburu batean. Saioak hasiko dira larunbatean 09:00an eta bukatuko dira igandean, 17:00an. Ikastaroaren egutegiari dagokionez, eskolak hasiko dira 2014ko urrian eta amaituko dira 2015eko ekainean.
Saioak egingo dira, Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Otorduak ere bertan izango dira, eta, hala behar duenarentzat, lo egiteko lekua ere egongo da. Aldaketa horrekin matrikulatzeko bidea ireki nahi izan zaie, orain artean, astean zehar saioetara etorri ahal izan ez direnei. Gainera, asteburuetako saio trinko horiek ahal bideratuko dute hizlari eta ikaskideen arteko hartu-emanean sakontzea.
50 pertsonaia ezagun inguruAurreko edizioetan bezala, euskal kulturaren izen ospetsu askok hartuko du parte 5. edizioan. Besteak beste, hitzaldiak eskainiko dute Irati Jimenezek, Mari Luz Estebanek, Juan Jose Ibarretxek, Jesus Egigurenek, Eider Rodriguezek, Ander Lipusek eta Joseba Sarrionandiak.
Edizio honetan zenbat hizlarik gogoeta berezia egingo dute euskaldunon nazio kulturalaren aurrerabideaz. Horretarako hainbat saio harilkatuko dira ikasturtean zehar:
- Ikuspegi diakronikoa (Paulo Iztueta).
- Kanpoko eta barruko begiradak (Joseba Sarrionandia eta Kike Amonarriz).
- Pentsalarien eta politikarien gogoetak (Juan Jose Ibarretxe, Xabier Zubizarreta eta Jesus Egiguren).
- Herri-psikologia osasuntsu baterantz joateko irakaspenak (Mari Luz Esteban, Jose Angel Irigarai eta Joseba Zulaika).
Esaterako, Joseba Sarrionandia idazlea eta pentsalariak bi saiotan hartuko du parte. Lehenean jardungo da nazio kulturalaren egoera eta aurrerabideez, bigarrenean, aldiz, begiratua egingo die euskal literaturaren azken 50 urteei eta aurrera begirako erronkei.
Era berean, fokua era jarriko da familiaren baitan bertan bideratzen den transmisioari. Zein nolako sinergiak sortzen dira familian bertan euskal kulturgintzaren aurrerabidean? Horretaz arituko dira, bestak beste, Jose Mari Sors eta Gexan Sors (kulturaren industria), Martin Ibarbia eta Unai Ibarbia (ikus-entzunezkoak), Edorta Jimenez eta Irati Jimenez (literatura).
Gainera, EKTn ikasle izandakoak bertso-kronikagile arituko dira 5. edizio honetan. Bertsolari bakoitzak asteburu baten kronika osatuko du. Lan horretan arituko dira: Miren Amuriza, Igor Elortza, Fred eta Xabi Paya, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita, Erika Lagoma eta Beñat Gaztelumendi.
Eta EKTren edizio guztietan ohikoak diren bestelako saioak ere izango dira: euskal kulturgintzaren ikuspegi diakronikoa lehen pertsonan kontatuta; euskal sortzaileen mamia eta atsegina bertatik bertara dastatzeko aukera, taldetasunean antzeko jomugak dauzkaten pertsonak ezagutzeko bidea...
Informazio jasotzeko eta izena emateko:
- kulturgintza@mondragon.edu
- EKT 5. edizioaren eskuorria.
- Aurreko edizioen gaineko informazioa.
- Izen-emate orria.
Iturria: MONDRAGON. edu
170 visualizaciones